BOZKATU ZURE ABESTI GOGOKOENA (MAIATZAK 8 ARTE)
2026 Maketa Lehiaketako finalerako hautagaiak ezagutu

Aria
ABESTIA: Dantzaren iraultza
KONTZERTUA: Otsailak 12, San Martin Merkatua
Marina Landa kantautoreak gidatutako proiektua, 2023an sortua. Pop klasikoa soinu freskoekin eta mezu konprometituekin, bereziki emakumeen askatasunarekin lotuta. 2025ean, bigarren diskoa argitaratu dute: Aurrera Begira.

Ainhoa Urteaga
ABESTIA: Hiru uzta
KONTZERTUA: Otsailak 22, Keler Espazioa
Abestiak sortzea, nire barne emozioak ateratzeko erabiltzen dudan tresna da. Naturan sortzen dut gehien, eta jarduera fisikoa eginez; bizikleta, mendia, igeri… Hauek hemen aurkeztearen helburua, osasun mentalari, gizartean leku bat ematea da. Oro har, esateak lots ematen digun horri hitza jarriz, eremu seguru bat sortzea; zeinetan, artea eta mugimendua oinarritzat hartzen den. Zuzenekoak, modu akustikoan (bakarrik, piano eta gitarraz lagunduta) edo taldean eman ohi ditut. Beharraren arabera.


