BOZKATU ZURE ABESTI GOGOKOENA (APIRILAK 26 ARTE)
2026 Maketa Lehiaketako hautagaiak ezagutu

Herenegun
ABESTIA: Eraman nazazu
KONTZERTUA: Martxoak 15, Keler Espazioa
2015ean Antiguan (Donostia) sortutako taldea, haurtzaroko lagunek osatua. Bertsioekin hasi ziren, eta gaur egun kantu propioak sortzen dituzte. Beraien musikak ska–reggae–rock estilotik pop-rockera eboluzionatu du, ukitu elektronikoekin. 2025ean, azken diskoa argitaratu dute: Atzera Begira.

Enbata Lorade
ABESTIA: Armintza
KONTZERTUA: Otsailak 7, Keler Espazioa
2023an bost lagunek sortutako taldea. Haien proposamena rock alternatiboaren eta poparen artean mugitzen da, funky eta raparen eragin argiekin. Zuzeneko energetiko eta oso dantzagarriagatik nabarmentzen dira.

Aria
ABESTIA: Dantzaren iraultza
KONTZERTUA: Otsailak 12, San Martin Merkatua
Marina Landa kantautoreak gidatutako proiektua, 2023an sortua. Pop klasikoa soinu freskoekin eta mezu konprometituekin, bereziki emakumeen askatasunarekin lotuta. 2025ean, bigarren diskoa argitaratu dute: Aurrera Begira.

Ainhoa Urteaga
ABESTIA: Hiru uzta
KONTZERTUA: Otsailak 22, Keler Espazioa
Abestiak sortzea, nire barne emozioak ateratzeko erabiltzen dudan tresna da. Naturan sortzen dut gehien, eta jarduera fisikoa eginez; bizikleta, mendia, igeri… Hauek hemen aurkeztearen helburua, osasun mentalari, gizartean leku bat ematea da. Oro har, esateak lots ematen digun horri hitza jarriz, eremu seguru bat sortzea; zeinetan, artea eta mugimendua oinarritzat hartzen den. Zuzenekoak, modu akustikoan (bakarrik, piano eta gitarraz lagunduta) edo taldean eman ohi ditut. Beharraren arabera.

El Guapo Calavera
ABESTIA: La Reina del Tubescreamer
KONTZERTUA: Apirilak 5, Keler Espazioa
Mitxel Girónen proiektu pertsonala, kantu propioetan zentratua. Bakarkako proposamena da, nortasun autoralarekin eta konposizioan arreta zuzena jarrita.

Geels
ABESTIA: Deshumidificame
KONTZERTUA: Martxoak 26, San Martin Merkatua
Zarauzko lau gaztek osatutako indie taldea. Haien soinua eta estetika surf kulturak eta jarrera fresko eta gazteak eragin dute.

Amaia Gajate
ABESTIA: Zukin
KONTZERTUA: Apirilak 9, San Martin Merkatua
Donostiako bakarlari autodidakta, zortzi urteko esperientzia duena gitarra jotzen eta konposatzen. Estilo propio bat bilatzen du genero desberdinak uztartuz. 2024an Sormena EP-a argitaratu zuen.

Cosmicar
ABESTIA: El muro
KONTZERTUA: Otsailak 26, San Martin Merkatua
2023an sortutako proiektu paraleloa, Radiocaster taldeko kide batzuek abiatua. Pop melodikoa, country eraginekin eta Donosti Sound-ari zuzentzen zaizkion keinuekin. Ekoizle eta kolaboratzaile nabarmenekin lan egin dute, eta argitalpen berriak prestatzen dabiltza.


